'Ttotto 25 urte' bideoa aurkeztu dute

Ataria 2024ko martxoaren 19a

Zizurkilgo herritar talde batek ikus-entzunezko lana osatu du Gerestaren heriotzaren 25. urteurrenean. Irakurketa politikoa egiten dute bideoan, besteak beste, HBko kide izandako Joseba Permachek, Mikel Egibarrek eta Joxemari Olarrak; 18/98 sumarioan auziperatu eta torturatu zuten Nekane Txapartegik; Egiari Zor fundazioko Pilar Garaialdek; eta 'Ttotto'ren anai Jon Gerestak.

Joxelu Geresta Ttotto hilda agertu zen Errenteriako Zamalbide auzoan 1999ko martxoaren 19an. Egia, justizia eta erreparazioaren izenean, lan honetan egun horietan gertatutakoa arrazoitzen eta aztertzen saiatu direla aipatu dute egileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!