Zizurkilen omenaldia egin diote Joxelu Geresta 'Ttotto'-ri

Ataria 2024ko martxoaren 16a

Zizurkilen Joxelu Geresta Mujika Ttottoren omenaldia egin dute gaur goizean, eta zer gertatu zen argitzeko eskatu dute, azken 25 urteetan egin duten bezala. Ekimena Egiari Zor fundazioak antolatu du herritarrekin batera.

Nahiz eta zantzu argigarriak egon inoiz ez da frogatu Joxelu Geresta Mujikaren (Zizurkil, 1970 - Errenteria, 1999) heriotza gerra zikinak eragin zuenik. Bertsio ofizialak lehen unetik esan zuen bere buruaz beste egin zuela, baina senide eta lagunek ez zuten sinistu. Ttottorekin zer gertatu zen argitzea eskatu dute 25 urteotan eta gauza bera aldarrikatu dute gaur Zizurkilgo Herrigunean Egiari Zor fundazioak herritarrekin batera antolatu duen ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!