Gutxieneko marka ugari lortu dituzte Denok Danenakoek

Ataria 2024ko martxoaren 4a

Denok Danena taldeko pultsulari eta entrenatzaileak, Liga Nazionaleko lehen jardunaldian, Zizurkilen.

Halterofiliako Liga Nazionaleko lehen jardunaldia izan da jokoan Zizurkilgo Intxaur frontoian.

Denok Danena taldetik azaldu dutenez, «urte askoren ondoren, aurten lortu dugu berriro ere Ligarako 15 urtez azpiko talde bat ateratzea». Taldeko kideak Eneko Mesa, Sergio Gonzalez, Mohamed Reda el Byad, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaia dira. «Gogotsu eman diote hasera aurtengo denboraldiari eta espero dugu poztasun uneak ematea taldeari».
 
Jardunaldi horretan hainbat pultsularik hainbat txapelketatan parte hartzeko gutxieneko markak lortu zituzten: Sergio Gonzalez eta Mohamed Reda El Byadek 15 urtez azpiko Espainiako Txapelketarako; Elena Mangas, Allison Rivera, Ekaitz Kortajarena eta Eki Lizasok absolutu mailako Espainiako Txapelketarako; eta Eki Lizasok junior mailako Europako eta Munduko Txapelketetarako.
 
Ikusi jardunaldiko argazki gehiago hemen
 
Eki Lizasoren altxaldietako bat:
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!