Eskualdeko pultsulari gazteak, sasoian

Ataria 2024ko martxoaren 2a

Halterofiliako Liga Nazionaleko lehen jardunaldia jokatzen ari dira Zizurkilgo Intxaur frontoian. Goizean izan da lehen saioa, eta 12:00etan eta 17:00etan izango dira beste biak.

Danok Danena taldeko pultsulariak gaurko saioan ari dira lehiatzen: gizonezkoetan, Ohorezko Mailan eta Lehen Mailako 2 talde, eta emakumezkoetan Lehen Mailan dagoen taldearekin. Goizean, pultsulari gazteenen txanda izan da, eta maila bikaina erakutsi dute guztiek. 12:00etan izango da bigarren saioa, eta 17:30ean hirugarrena. Tartean, Eki Lizasok berriro ere aukera izango du Europako zein Munduko txapelketarako gutxieneko markak egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!