Mujikak ez du lortu finalerako pasea

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 8a

Finalerako txartela gertu izan du Jexux Mari Mujika ibartarrak, kanporaketa seigarren amaitu ondoren. Julen Alberdi 'Txikia IV.a', Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugerza izango dira finalean.

Euskal Herriko 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu da arratsaldean, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Bigarren kanporaketa izan dute jokoan eta hamahiru aizkolari aritu dira lehian. Tartean Jexux Mari Mujika ibartarra izan da. Hiru kirolari azkarrenak eskuratu dute finalerako pasea eta ibartarrak ez du postu horietan proba amaitzea lortu. Hurrenez hurren, Julen Alberdi Txikia IV.a, Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugerza izango dira finalean.

Sailkapenak

  1. Julen Alberdi Txikia IV.a: 07,11
  2. Mikel Larrañaga: 07,24
  3. Ugaitz Mugerza: 07,56
  4. Ibai Soroa: 08,18
  5. Asier Pellejero: 09,02
  6. Jexux Mari Mujika: 09,20
  7. Eloy Corchero: 10,05
  8. Ioritz Gisasola: 10,06
  9. Julen Kañamares: 10,41
  10. Xabat Olaizola: 12,49
  11. Miguel Martin: 14,06
  12. Urtzi Olasagasti: 14,11
  13. Hermenegildo Herrero: 19,39

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!