Zizurkilgo haurrak, zoriontasun aparretan

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko ira. 9a, 13:21

Egun handia dute gaur zizurkildarrek Elbarrenako festetan: mozorro eguna. Goizean, txikienak izan dira protagonista; era guztietako tailerrak egin dituzte, buruhandien aurretik korrika ibili dira eta apar festarekin borobildu dute eguneko lehen zatia.

Haur ugari bertaratu da goizean, Zizurkil Elbarrenako festen barruan, Joxe Arregi plazan eta inguruetan egin dituzten ekintzetan parte hartzera. Laster herri bazkariaren txanda izango da Bernarderen. Urteak igaro ahala, arrakasta handiagoa izaten ari den ekitaldia da, eta aurten, inoiz baino herritar gehiagok eman du izena. Herri bazkariaren ondoren, postre lehiaketa, bingo musikatua eta helduentzako jolasak egingo dituzte, eta ondoren, erromeriaren txanda izango da.

Gaur mozorro eguna ospatzen ari dira Elbarrenako jaietan eta 00:15ean egingo dute lehiaketako sari banaketa. Gauean photocall-a jarriko dute eta lehiaketan parte hartzeko nahitaezkoa izango da argazkia egitea.

Hau da gaur arratsaldeko egitaraua:

  • 16:00. Postre lehiaketa.
  • 17:00. Bingo musikatua.
  • Ondoren. Helduentzat jolasak.
  • 20:00. Dantzaldia Muxutruk erromeriarekin.
  • 22:00-00:00. Photocalla. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan. #Meloluzko
  • 23:30. Muxutruk erromeria.
  • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
  • Ondoren. DJ Zigordz.
Erlazionatuak

Txikienak ere, jaien parte

Josu Artutxa Dorronsoro 2023 ira 09 Zizurkil

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!