Hasi dira Zizurkilgo jaiak!

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko irailaren 6a

Aitziber Ibarbia mendi korrikalariak izan du festei hasiera emateko ohorea; aldarrikapenerako ez ezik, laguntza eskatzeko ere baliatu nahi izan du tartea. Aurretik, marrazki lehiaketako lanen erakusketa eta sari banaketa egin dute.

Ibarbiak aldarrikapen mezua igorri du pregoian, emakumeen ahalduntzearen alde. Hala ere, festa batzordera batzeko laguntza ere eskatu die herritarrei. Eta azkenik, kopla batzuk abestera ausartu da, izebak trikitiarekin lagunduta. Suziria lehertu ondoren, haurrek buruhandien aurretik korrika egiteko aukera izan dute.

Marrazki lehiaketa ere egin dute aurten, eta erakusgai jarri dituzte herriko haurrek egindako lanak. Guztira, 69 marrazki aurkeztu dituzte, lau mailatan banatuta: 2 eta 3 urte artekoetan, 7; 4 eta 6 urte artekoetan, 26; 7 eta 9 urte artekoetan, 26; eta 8 eta 10 urte artekoetan, 10.

Ondorengo hauek izan dira lehen eta bigarren sailkatuak maila bakoitzean:

  • 2-3 urte:
    • 1. Maddi Argote
    • 2. Luka Orue
  • 4-6 urte:
    • 1. Aiora Arrieta
    • 2. Julia Arruti
  • 7-9 urte:
    • 1. Nahia Argote
    • 2. June Blanch
  • 10-12 urte:
    • 1. Nere Sarasola
    • 2. Naike Odriozabala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!