Orain arteko parte hartze handiena krosetan

Ataria 2023ko irailaren 5a

Zizurkilgo XIV. Kros Mistoan 64 bikotek parte hartu dute eta 200dik gora gaztetxok korrika egin dute haur krosean.

Zizurkilgo Elbarrenako festen barruan antolatu ditu Danena atletismo taldeak ekitaldiak. Kros Mistoaren irabazleak Bidania-Goiazko Irene eta Jexux Iturria izan dira, bigarren Eguzkiñe Zabaleta donostiarra eta Josu Arregi andoaindarra izan dira, eta hirugarren Maria Lasa irurarra eta Eñaut Galarraga zizurkildarra. Lierni Kamiok eta Javi Rodriguezek osatu dute herriko lehen bikotea. 

Argazkiak: Irene Larrañaga

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!