Lau eta erdiko III. Intxaur txapelketako finalak erabakita

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 30a

2021. urteko partida bateko irudia.

Abuztuaren 5ean izango dira partidak, 19:00etatik aurrera; emakumezkoen mailan, gizonezko promesetan eta elite mailan jokatuko dira finalak.

Joan den ostegunean eta ostiralean jokatu zituzten Zizurkilgo III. Lau eta erdiko Intxaur Txapelketa Abeletxe Sariko finalerdiak eta, honenbestez, finkatuta geratu da finalean arituko diren pilotarien zerrenda.

Finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: emakumezkoetan, Zabaleta (Aurrera Leiza) 22-18 Erasun (Behar Zana), eta Garai (Zaramaga) 22-12 Ruiz de Infante (Ados Pilota); gizonezko promesetan, Perurena (Tolosa Aurrera) 22-19 Ituarte (Lapke) eta I. Egiguren (Ilunpe) 22-16 Rekalde (Txumulutxueta); eta elite mailan, J. Alberdi (Tolosa Aurrera) 22-9 Etxaniz (Bergara) eta Anso (Zugarralde) 22-13 Fernandez (San Cosme).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!