Intxaur Pilota Txapelketako finalerdiak gaur eta bihar jokatuko dira

Ataria 2023ko uzt. 27a, 16:00

Lau eta erdian jokatzen duten Zizurkilgo III. Intxaur Pilota Txapelketan finalerdiak jokatuko dira gaur eta bihar, 19:00etan hasita.

Gaur, lehen partidan emakumezkoen mailako Garai eta Ruiz de Infante izango dira aurrez aurre, bigarrengoan gizonezkoen promesa mailako Egiguren eta Rekalde, eta hirugarrengoan emakumezkoen mailako Erasun eta Zabaleta. Bihar, lehen partidan gizonezkoen promesa mailako Ituarte eta Perurena ariko dira, bigarrengoan elite mailako Alberdi eta Etxaniz, eta hirugarrengoan elite mailako Fernandez eta Anso.

Final-laurdenetako azken bi jardunaldietan emaitza hauek izan ziren: emakumezkoetan, Garai (Zaramaga) 22-12 Etxegarai (Aloña Mendi), eta Beitia (Lea Ibarra) 4-22 Ruiz de Infante (Ados Pilota); gizonezko promesetan, Ituarte (Lapke) 22-13 Apaolaza (Hernani) eta Perurena (Tolosa Aurrera) 22-11 Sasiain (Abantzu); eta elite mailan, Fernandez (San Cosme) 22-17 Astiz (Larraun) eta Anso (Zugarralde) 22-18 Alduntzin (Zugarralde).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!