Urruzolak Amenabarri pasa dio aginte makila

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Udalbatza berria osatzeko bilkura egin dute eguerdian Zizurkilen. EH Bilduko 6 zinegotziek, EAJko 3ek eta PSE-EEko biek hartu dute kargua.

Maite Amenabar da Zizurkilgo alkate berria. Zortzi urte eman ditu alkateorde gisa eta gaurko osoko bilkuraren ondoren, Iker Urruzolaren lekukoa hartu eta alkate karguan jardungo du datozen lau urteetan.

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan gehiengoa eskuratu zuen EH Bilduk, aurreko legealdiarekin alderatuta zinegotzi bat irabaziz. Oposizioan, EAJk 3 zinegotzi izango ditu eta PSE-EEk 2. Kontxi Fernandez sozialistak ez du kargurik hatu gaurko bilkuran eta bere ordez, Gregorio Urretabizkaia izango da bigarren hautetsi sozialista.

Zizurkilgo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Maite Amenabar Alkorta (EH Bildu)
  2. Edurne Mendizabal Lasa (EH Bildu)
  3. Joxe Mari Luengo Zapirain (EH Bildu)
  4. Arkaitz Zaldua Jauregi (EH Bildu)
  5. Xabier Pellejero Saralegi (EH Bildu)
  6. Xabat Oiarzabal Azketa (EH Bildu)
  7. Maria Jesus Celaya Eguiguren (EAJ)
  8. Jokin Garate Pujol (EAJ)
  9. Idoia Yeregui Telleria (EAJ)
  10. Jose Antonio Sanchez Almaraz (PSE-EE)
  11. Gregorio Urretavizcaya Arregui (PSE-EE)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!