Maite Amenabar Zizurkilgo alkatetzara

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur hamaika zinegotzi aukeratu dituzte Zizurkilen. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

EH Bilduk 658 boto eskuratuta, Maite Amenabar Alkorta izango da Zizurkilgo alkate berria. Bigarren EAJ geratu da 323 botorekin eta PSE-EE hirugarren 244 boto jasota. Baliogabeak 16 boto izan dira, 46 zuri eta %41,83-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Maite Amenabar pozik eta oso hunkituta azaldu da emaitzen berri izan berritan: «Gehiengo osoa berretsi da. Azpimarratzekoa da herritarrek berriz ere eman diguten babesa. Hamabi urteren ondoren alkatetzan EH Bilduk jarraitzea nahi duela argi utzi du herriak. Oso-oso pozik gaude. Bagenekien legealdi zail honen ostean botoak jaitsi egingo zirela eta emaitza hauen balorazioa oso-oso ona da, oso baikorra». Hurrengo lau urteei begira ere jarri da Maite Amenabar: «Lan egitea tokatzen zaigu, herritar gehiengoari konbentzitzen jarraitzeko». Honela eskerrak emateko aukera probestu nahi izan du hauteskundeen emaitza ezagutu berritan: «Eskerrik asko babesa eman didaten herritar guztiei eta lanera». «Egingo dugu. Aupa Zizurkil», hunkitu batekin amaitu du esker mezua.

Zizurkilgo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Maite Amenabar Alkorta (EH Bildu)
  2. Edurne Mendizabal Lasa (EH Bildu)
  3. Joxe Mari Luengo Zapirain (EH Bildu)
  4. Arkaitz Zaldua Jauregi (EH Bildu)
  5. Xabier Pellejero Saralegi (EH Bildu)
  6. Xabat Oiarzabal Azketa (EH Bildu)
  7. Maria Jesus Celaya Eguiguren (EAJ)
  8. Jokin Garate Pujol (EAJ)
  9. Idoia Yeregui Telleria (EAJ)
  10. Jose Antonio Sanchez Almaraz (PSE-EE)
  11. Maria Concepcion Fernandez Oses (PSE-EE)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!