Bideoklipa

Onki Xin bikoteak 'Zailü' kantua argitaratu du

Ataria 2023ko ekainaren 9a

Zigor Lampre zizurkildarraren taldeak bideoklip berria kaleratu du;Aieka estudioan grabatu dituzte abestiaren ahotsak, Peio Gorrotxategiren eskutik. Datozen hiru hilabeteetan kontzertu bana izango dute.

2018an sortu zuten Onki Xin, Zigor Lampre DZ Selektah Kolektiboa eta Esne Beltzako DJ billabonatarrak, eta Fer Apoa Estricalla eta El Corazon del Sapo musika taldeko abeslariak. 2019an, Biziko bagara Erregeen buruak zapaltzeko izango da diskoa kaleratu zuten. 2021ean, berriz, Hikikomori izeneko lana eraman zuten argitara. Orain, kantu berri bat kaleratu dute, bideoklip eta guzti: Zailü.

Datozen hilabeteetan hiru kontzertu dituzte aurreikusita. Lehena, ekainaren 16an, ostirala, Ereñotzun (Gipuzkoa); bigarrena, uztailaren 8an, larunbata, Iruñean (Nafarroa); eta hirugarrena, abuztuaren 12an, larunbata, Leitzan (Nafarroa).

Zailü kantuaren bideokliparen fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza, grabaketa eta edizioa: Unai Lizarza Amundarain.
  • Produkzioa: Fer Apoa, Zigor DZ eta Unai Lizarza Amundarain.
  • Dantzariak: Miren Uranga Lete, Nahikari Iturbe Eizagirre, Oier Laborde Etxabe eta Unai Lizarza Amundarain.
  • Musika eta hitza: Fer Apoa & Zigor DZ.
  • Nahasketa eta masterizazioa: Iñaki Bengoa, Shot!
  • Koruak: Nahikari Iturbe Eizagirre

Erlazionatuak

Garai zailetan, «gau musikaren» sua

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte Atxikallende 2021 abe 28 Zizurkil

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!