Garai zailetan, «gau musikaren» sua

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte Atxikallende 2021eko abenduaren 28a

Iturria: Onki Xin

Onki Xin taldeak 'Hikikomori' kaleratu du. Musika elektronikoa rock, hip-hop eta funk erritmoz busti dute. Gizartetik at sentitzen direnez oroitu dira etxean sortutako diskoa ekoizterako orduan. Zizurkilgo Zigor DZk eta Fer Apoak osatzen dute Onki Xin.

«Ia-ia nahi gabe» abiatu ziren, eta orain musika proiektu sendo bat errotu dute elkarrekin. Fernando Sapo eta Zigor Lampre kasualitatez elkartu ziren, duela bi urte, elkarrekin musika sortzeko. Hortik jaio zen Onki Xin taldea. Orain, Hikikomori albuma kaleratu dute. Lamprek musika oinarriak eta programazioa sortzen ditu; Sapok, berriz, bien artean jositako letrak abestu. Onki Xin «pandemia sasoian ernaldutako hazia» da, dio Lamprek. 2018an hasi zuten bidaia musikala: Lampreren etxean zirela, hark bere musika erakutsi zion Sapori, eta ez zen denbora larregi igaro Sapok abestientzako letrak ondu zituen arte. «Modurik naturalenean, kasik kasualitatez, elkarlanean jarri ginen martxan», gogoratu du Lamprek.

Jarraitu irakurtzen Berri.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!