Joakin Arregi 'Txe' bertsozale zizurkildarra zendu da

Tolosaldeko Ataria

1953an jaio zen Zizurkilen, eta 1971n aritu zen lehen aldiz plazan, Ordizian. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile taldeko kidea izan zen; lehen aldiz aritu zen epaile.

1981ean, Venezuelara joan zen bizitzera, baina 2005ean itzuli zen Euskal Herrira, eta aspaldiko urteetan Hendaian (Lapurdi) bizi zen; Iparraldeko bertso mugimendua gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Tartean, 2003an, bere bertsoekin osatutako bilduma bat argitaratu zuen: Karibetik Kantaurira (Gaztelupeko Hotsak).

Irakurri hemen ATARIA-k 2017an Joakin Arregiri egindako elkarrizketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!