Zizurkilgo erroten ibilbidea egingo dute igandean

Ataria 2022ko maiatzaren 18a

Hernandorena kultur elkarteak antolatu du ekimena eta Joxe Arregi plazatik abiatuko dira igandean 09:30ean. 6,4 kilometro ibilbidea prestatu dute.

Maiatza Saltsan ekimenaren barruan Zizurkilgo erroten ibilbidea egingo dute datorren igandean, maiatzaren 22an. Joxe Arregi plazatik abiatuko dira 09:30ean eta 6,4 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Orakaiztegiko errotaren arrastoak bisitatuko dituzte lehenik eta behin, eta ondoren, Akezkoerrotaren aldamenetik pasako dira. Handik Alkanizerrotatik gora Zizurkilgo Herrigunera iritsiko dira. Norberak bere kontura hamaiketakoa egiteko geldialditxoa egingo dute bertan. Atsedenaren ostean, berriro ere, beherako bidea hartu eta Loidierrota eta Adunibarerrota bisitatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!