Gorpuzkiak aterako dituzte hilobietatik

Ataria 2022ko martxoaren 18a

Hobi komunera eramango dituzte hilerriko 10. pasilloan kokatutako hainbat gorpuzki eta familiek hilabeteko epea izango dute kontrakoa adierazi nahi badute.

Zizurkilgo Udal hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 20 urte baino gehiago igaro direnez, udalak jakinarazi du gorpuzkiak hilobitik ateratzera doala.

Iragarki ofizial batean eman du udalak honen berri eta iragarkia argitaratu eta hilabete bateko epean, hilobi komunera eramango ditu gorpuzkiak, familiek kontrakorik adierazten ez badute. Zizurkilgo udal hilerriko 10. pasilloan kokatuta dagoen “kuboan” dauden gorpuzkiak dira aterako direnak, 1987, 1988, 1989 eta 1996an ehortzitakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!