Zonbiek hartuko dute liburutegia hilaren 26an

Ataria 2022ko martxoaren 3a

'Escape Room Zombie' ekimena antolatu dute martxoaren 26an, Plazida Otaño liburutegian, 11:30etik 12:30era. Aforoa mugatua denez, aurrez liburutegian eman beharko da izena.

Ihes gela bat antolatu dute martxoaren 26an Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian. 14 urtetik gorako gazteek osatutako bi talde behar dituzte joko honetan parte hartzeko eta proba guztiak gainditzeko. "Probak gainditzen ez baditugu, gu ere zonbi bihurtuko gara", esan dute liburutegiko arduradunek.

Zonbiei aurre egiteko laguntza eskatu dute liburuzainek eta horretarako lehenbailehen izena ematera animatu dituzte gazteak. Liburutegira gerturatu beharko da izen ematera. Martxoaren 26an, 11:30etik 12:30era egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!