Inauteriak iragarri dituzte Pedro Mari Otaño herri eskolan

Ataria 2022ko otsailaren 18a

Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak hungariarrez jantzita inauterien etorrera iragarri dute musikaren erritmoan zartaginak gogoz joz.

Kaldereroak ospatu dituzte gaur Pedro Mari Otaño herri eskolan. Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak iragarri dute inauterien etorrera.

Joxe Arregi plazaraino jaitsi, abestu eta dantzatu ondoren, eskolara buelta egin dute, alaitasun osoz herriko kaleak girotuz. Onbu guraso elkarteak prestatutako ogitartekoak janaz, amaiera eman diote emanaldiari. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!