Hondakin begetalen gunea erabiltzeko arauak zehaztu dituzte

Ataria 2022ko otsailaren 11

Hileko azken asteburuetan irekita egongo da etxeetan sorten diren hondakin begetalak bertan uzteko.

Danenako futbol zelaiaren atzealdean dagoen hondakin begetalen eremua ahalik eta ongien kudeatzeko arauak zehaztuta daude. Hileko azken asteburuetan irekita egongo da etxeetan sortzen diren hondakin begetalak bertan utzi ahal izateko. Otsaileko azken asteburuan (ostiraletik igandera) irekita egongo da.

Hondakin begetalen artean, kimaketa ondorengo adarrak, lorategietako belar eta landareak... ahalik eta modu txukunenean uzteko eskaera luzatu du Zizurkilgo Udalak.

Horretarako, hondakin bakoitza non utz daitekeen zehazten duen panela jarri dute bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!