Uemako seinaleak jarri dituzte Zizurkilen

Ataria 2022ko urtarrilaren 10a

Zubiaurretxoko bidegurutzean eta San Millan elizaren atzealdean jarri dituzte seinaleak, urte berria hastearekin batera. Zizurkil Uemako kide dela adierazten dute seinaleek.

Apirilaren 26ko osoko udal batzarrean erabaki zuen Zizurkilgo Udalak Uemako kide izatea, eta maiatzaren 29an Amasa-Villabonan egindako batzarrean mankomunitateko kide gisa onartu zuten udalerria. Amasa-Villabona ere egun berean onartu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide gisa. Uemaren sorreraren 30. urteurreneko batzarrean egin zen onarpen eta ongi-etorri ekitaldia.

Aurrerantzean, Zizurkil herrira gerturatzen direnek begi bistan izango dute Zizurkil herri euskalduna dela dioen seinalea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!