Zizurkilgo Joxe Arregi plaza auzolanean garbitzeko deialdia

Ataria 2022ko urtarrilaren 6a

Atzoko parrandaren ondoren, eta goizean Joxe Arregi plazak zuen egoera ikusita, udaletik auzolanerako deialdia luzatu dute 11:00etarako.

Zizurkilgo udalak beste behin irmo salatu du azken hilabeteetan Joxe Arregi plazaren inguruan gertatzen ari dena. "Asteburu bat baino gehiagotan, goizera arte luzatzen diren festa eta parranda gune gisa hartua dago plaza, eta parranda horiei lotuta zarata, zikinkeria eta txikizio bat baino gehiago ari dira gertatzen. Onartu ezin diren jarrerak. Are gutxiago hainbeste herritar bizi den inguru batean" adierazi zuten atzo zabaldu zuten oharrean.

 

Zizurkilgo udalak zabaldu duen auzolanerako deialdia eta egoeraren bideoa:

 

Auzolanaren ondoren zabaldu duen esker mezua:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!