Zizurkilgo Udalaren mezua, Joxe Arregi plaza inguruko parranden aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2022ko urt. 5a, 12:08

Zizurkilgo Udalak beste behin irmo salatzen du azken hilabeteetan Joxe Arregi plazaren inguruan gertatzen ari dena. Asteburu bat baino gehiagotan, goizera arte luzatzen diren festa eta parranda gune gisa hartua dago plaza, eta parranda horiei lotuta zarata, zikinkeria eta txikizio bat baino gehiago ari dira gertatzen. Onartu ezin diren jarrerak. Are gutxiago hainbeste herritar bizi den inguru batean.

Udalaren koadro elektrikoa behin eta berriz puskatu dute, euren bozgorailuak bertara konektatu eta ordu luzez musika bolumen altuan jarria izanik. Bizilagunen loa galarazten da eta bizikidetza hausten. Kalte ekonomikoak ere eragiten dira, koadro elektrikoaz gain, trafiko seinaleak eta kaleko zenbait hiri altzari ere txikituta azaldu izan baitira. Horrez gain, inguruan aparkatutako zenbait autotako leihoak ere hautsi dituzte. Aurrekoan esan genuen baina irmoago esan behar dugu: nahikoa da. Festarako gogoak ez du justifikatzen beste herritarren loa galarazi eta txikizioak eragitea.

Zizurkilgo herriak ez du baliabiderik gauetan egoera honi zuzenean aurre egiteko. Baina eragileekin hizketan ari gara. Horrelakoak ez gertatzeko oztopo teknikoak aztertzen ari gara. Horrez gain, azken bi urteetan moduan, Udalak ez du gauerditik aurrera luzatuko den festarik antolatuko Joxe Arregi plazan, eta argi utzi nahi dugu, asmo horrekin baliabideak eskatzen dituenak ez dituela izango. Udalaz gaindiko estamentuekin ere asteak daramatzagu harremanetan eta egoeraren jakinaren gainean daude.  

Guztion artean Elbarrenako erdigunea pandemia aurretik zen moduan bizikidetza on baten gune izatera itzultzea nahi dugu. Joka dezagula errespetuz, ez egin kalean zure etxe aurrean nahi ez zenukeenik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!