Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketak baditu irabazleak

Ataria 2021eko abenduaren 22a

Bost kategoriatan banatu dituzte sariak, eta 17 urtetik gorakoetan Xabier Ariznabarreta andoaindarrak irabazi du lehen saria, eta Hodei Arrastoa zizurkildarrak bigarrena.

Atzo egin zuten Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Aurten, XX. urteurrenera iritsi da lehiaketa eta ekitaldi berezia prestatu zuten. Zuzeneko musikaz lagunduta, Teodoro Hernandorena nor izan zen jakiteko aukera paregabea izan zuten bertaratutakoek, Maite Amenabar zinegotziak eta Ainhoa Larrea teknikariak irakurritako testu bati esker. Ekitaldian bertan izan ziren Hernandorena zenaren ondorengoak. Bost mailatako sariak banatuta, nagusien mailako irabazleek abestutako bertsoekin amaitu zuten ekitaldia.
 
SARIDUNAK

A maila (6-8 urte)

1. saria. Kattalin Arruti Zubillaga (Zizurkil) Maddi eta animaliak.

2. saria. Irai Landing Zunzunegi. (Zizurkil) Lapurra eta polizia.

B maila (9-11 urte)

1. saria. Iovana Rodriguez (Zizurkil) Bihotzaren xuxurlak.

2. saria. Luken Telletxea (Villabona) Lagunak etorkizunean.

Aipamen berezia. Irati Olasagasti (Alkiza)

C maila (12-13 urte)

1. saria.Lore Iraola Alberdi (Zizurkil) B plana.

2. saria. Intza Elordi Orexa (Andoain). Iluntasunetik argitasunera.

Aipamen berezia. Xabi Lakarra (Zizurkil) Lapur arriskutsua.

D maila (14-16 urte)

1. saria. Naroa Asensio Gaston (Andoain) Marraren bi aldeetara.

2. saria. Xiana Altuna (Amasa-Villabona) Aita gose naiz.

E maila (17 urtetik gora)

1. saria: Xabier Ariznabarreta Olarte (Andoain). Sukar.

2. saria: Hodei Arrastoa Mendizabal (Zizurkil). Aktorea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!