Plazida Otañoren eskultura aurkeztu dute

Ataria 2021eko azaroaren 27a

Aurkezpen ekitaldian, Plazida Otañoren eskultura jendeari erakusteaz gain, 'Plazida, oihartzunaren plaza' ipuinaren irakurketa konpartitua egin dute ikasleek.

Orain gutxi kaleratu dute Oihana Iguaran bertsolariak eta Maria Altuna ilustratzaileak Plazida Otañoren bizitza jasotzen duen ipuin ilustratua, eta gaur goizean, bere  eskulturaren aurkezpena egin dute Zizurkilen. Eskultura sortzen parte hartu dutenak Pedro Mari Otaño herri eskola, Zubimusu ikastola, San Millan eskola eta Plazida Otaño liburutegia izan dira.

Goizeko ekitaldian, Plazida Otañoren eskulturaren aurrean, Plazida, oihartzunaren plaza ipuinaren irakurketa konpartitua egin dute LH5 eta LH6ko ikasleek, Plazida Otaño liburutegian bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!