36ko gerrako lubakietara bisita gidatua antolatu dute

Ataria 2021eko azaroaren 2a

Azaroaren 6an, 09:00etan Asteasuko plazatik abiatuko da Saseta Defentsa Sistemara egingo duten bisita gidatua.

Aranzadi zientzia elkartea 2013az geroztik ari da Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil udalerrien inguruetan dauden lubakiak ikertzen. Bisita gidatua antolatu dute azaroaren 6rako, 09:00etan Asteasuko Lege Zaharren plazatik abiatuta.

Inguru horietan dauden posizio desberdinak ikusiko dituzte bisitan; alde batetik, 36ko gerraren lehenengo hilabeteetan izandako fronteaz gehiago ikasteko; eta bestetik, arkeologia eta dokumentazioa bezalako ikerketa metodo desberdinak erabiliz, memoriaren berreskurapen lanak nola aurreratzen diren ikusi ahal izango da bisitan.

Hemen eman daiteke izena larunbateko bisita gidatuan. Gehienez 20 pertsonek hartu dezakete parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!