Uemaren Bertatik Bertara kanpainarekin bat egin du Zizurkilen. Bisitariak euskara erabiltzera animatu nahi ditu kanpainak eta zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi dituzte zerbitzu sektoreko langileak. Herriko taberna eta jatetxeetan 2.000 mahai gaineko banatuko dira egunotan. Prentsaurrekoan hitz egin dute Maite Amenabar alkateorde eta euskara zinegotziak eta Ainhoa Larrea euskara teknikariak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?