"Zeinen ederra den sentimenduak idatziz kanporatzea"

Ataria 2021eko ekainaren 12a

Idazmen tailerreko ikasleek 'KontrAstea' emanaldia eskaini dute Plazida Otaño liburutegian.

Aiztondoko liburutegian astero biltzen dira Sami, Oihana, Izar, Gorka eta Aratz, Plazida Otañok antolatutako idazmen tailerrean. Oihana Iguaran dute irakasle eta ikasturte amaierara begira, egindako lanak herritarrekin konpartitu nahi izan dituzte.

Astelehenetik igandera, aste oso bati errepasoa eman diote gazteek euren bizipenak eta sentimenduak ardatz hartuta eta horretarako hitza erabilita. Gitarraren laguntzaz amaitu dute emanaldia eta kantuz egin dute aitorpena: "Zeinen ederra den sentimenduak idatziz kanporatzea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!