Joxelu Geresta gogoratzeko ekitaldia egingo dute Zizurkilen

Ataria 2021eko martxoaren 18a

Martxoaren 20an 'Egia itzaletik argira' ekitaldia egingo du Egiari Zor fundazioak Zizurkilgo plazan.

Joxelu Geresta zizurkildarra Errenteriako Zamalbiden hilda agertu zela 22 urte beteko dira martxoaren 20an. Bertsio ofizialak bere buruaz beste egin zuela esan zuen, baina, senide eta lagunek zalantzan jartzen dute hori.

22 urtez egiaren bila dabiltza eta hori oroitzeko ekitaldia egingo dute Zizurkilgo Herrigunean, larunbatean, martxoak 20, 12:00etan hasita. Osasun araudia eta distantziak betez egingo da ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!