Joxe Arregi oroitzeko horma irudia jarri dute Zizurkilen

Ataria 2021eko otsailaren 19a

Otsailaren 13an bete ziren 40 urte Zizurkilgo herritarra torturatuta erail zutela. Hura oroitzeko eta egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko jarri dute horma irudia Elbarrenan.

Izaro Lizarraga eta Mikel Egibar herritarrek prestatu dute murala eta otsailaren 13an Joxe Arregi plazan egindako ekitaldian erakutsi zen lehen aldiz. Orain, Zizurkilgo Udalaren baimenarekin, trenbideko tunelaren albo batean jarri dute, Pasusenearen parean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!