Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza saioak Fraisoron

Tolosaldeko Ataria 2021ko ots. 4a, 14:00

Hiru ikastaro eskainiko dira eta izen emateko 943 69 21 66 telefonora deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus posta elektronikora idatzi beharko da.

Negutegietan eta baratzeetan landatutako funtzio-anitzeko landareak

Baratzezaintza ekologikoaren inguruko saioan. Prebentzioa eta osasuna landuko dituzte. Landare multifuntzionaalk zer diren ezagutu eta izurriteak prebenitzen ikasiko dute, besteak beste.

Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere, baratzezain profesionalentzat. Otsailaren 9an eta 11n eskainiko dira saioak 15:30etik 19:30era. Matrikulak 40 balio izango ditu eta Clara Gutierrez izango da irakaslea.

Ohiko nekazaritza ustiapenetik ekologikora

Ekologikoan lan egiteko gakoak azalduko dira martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean eskainiko den ikastaroan. Clara Gutierrez izango da irakaslea eta 50 euro balio ditu matrikulak. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere baratzezain profesionalentzat. 15:30etik 19:30era izango dira saioak.

Landare adierazleak. Ezagutu zure lurren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez

Lursailetan lurzoruaren osaera, egitura eta emankortasuna adierazten duten landareak ezagutuko dira saio honetan. Martxoaren 23, 24 eta 25ean izango dira saioak, 15:30etik 19:30era. Clara Gutierrez izango da irakaslea eta 50 euro balioko ditu matrikulak.

Ikastaro hauetan izen emateko, Fraisoro eskolara jo beharko da. Informazio guztia izango dute interesatuek www.fraisoroeskola.eus helbidea, 943 69 21 66 telefonoan edo fraisoro@fraisoroeskola.eus posta elektronikoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!