Haurrek kirol ezberdinak probatu dituzte

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko abenduaren 19a

Zizurkilen kirol asteburua egiten ari dira, eta goizean haurren txanda izan da. Ia 100 haur izan dira apuntatu direnak.

Zizurkilgo Udalak ekitaldiz bete du asteburua, eta besteak beste, kirola da protagonista.

Gaur goiza haurrei begirakoa izan da, eta herriko eragile ezberdinek antolatu dute ekimena. Ia 100 haur zeuden izena emanda, eta taldetan banatu dituzte kirol ezberdinak jolasen bidez praktikatzeko. Otaño ikastetxean eta Joxe Arregi plazan aritu dira, txandaka.

Orain, arratsaldean, Gipuzkoako Taldeen Halterofiliako Txapelketa jokatuko da Intxaur frontoian. Danok Danena elkarteko ordezkariek hartuko dute parte bertan. 

Eta, azkenik, bihar, abenduaren 20an, Mendi biluzia, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoera filma ikusi ahal izango da, 19:00etan, Arantzazuko Amaren Elizan, Alex Txikon bertan dela. Emanaldiaren aurretik, mendizale bizkaitarra posterrak sinatzen ariko da elizan bertan.

Honez gain, bihar, Eguberrietako Azoka Berezia egingo da goziez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!