Eguberrietako azoka berezia egingo dute igandean

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Bailarako artisau eta janari postuekin antolatuko da plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Udalak herritarrak gonbidatu ditu Eguberrietako erosketak bertan egitera. "Hamaika aukera izango dira bertako artisauen lanekin gertuko opariak egiteko. Bertakoen alde egiteko aukera paregabea dago".

Eguberrietako azoka honetan jostailu trukea egitekoa aukera egongo da. Atxulondo kultur etxeko areto nagusian jarriko dira trukerako jostailuak.

Azokara eraman daitezkeen jostailuak, ezaugarri eta adin guztietako haurrentzako jostailuak, jokoak eta ipuinak izango dira. Egoera onean egon beharko dute, garbi eta desinfektatuak. Gainera azokara jostailu edo jokoren bat eramaten duen orok, jostailu hori utzi eta beste bat hartzeko eskubidea izango du, emango zaion txartelarekin. Haur bakoitzak gehienez, hiru jostailu, joko edo ipuin eraman ditzake azokora eta beste hainbeste jostailu, joko edo ipuin hartu ditzake bertatik. Jostailuak udal bulego edo liburutegian utziko dira abenduaren 16ra arte.

Bide batez, bigarren eskuko kirol materialen postua ere egongo da igandeko azokan. Udal bulegoetara eraman beharko da materiala abenduaren 14tik 18ra. Egoera onean egon beharko du materialak eta garbi eramatea eskatzen dute udal arduradunek. Azokaren biharamunean, materiala saldu bada dirua jaso ahal izango dute herritarrek, eta bestela, materiala bueltatuko zaie.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!