Banatu dira Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako sariak

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 19a, 07:57

Aurten ipuin lehiaketak 19. edizioa bete du eta Atxulondo kultur etxean egin den sari banaketa ekitaldian izan da Joxe Manuel Atxaga, Teodoro Hernandorena zenaren iloba.

Hau da 2020ko ipuin-lehiaketan, epaimahaiak erabaki dituen sariak.

A MAILA (6-8 urtekoena):

1. Saria: 

Izena: AMETS INZA LANZETA 
Ipuina: ABENTURAK ESPAZIOAN 

Iruzkina: Originaltasun handia duen eta imajinazio handiz idatzia dagoen ipuina. Oso ondo idatzia. Tituluak ondo dioen moduan, abentura eder bat. 

2. Saria: 

Izena: EKHI RUIZ SANZ
Ipuina: ZULO BELTZA

Iruzkina: Umore ederrez jositako ipuin ederra, gaur egun gogor jotzen ari zaigun gaiari aipamen eginez.

B MAILA (9-11 urtekoena):

1. saria: 

Izena: AICHA HADIDI ARANBURU
Ipuina: KOLORETAKO MALKOAK

Iruzkina: Ipuin ausarta, bai aukeratu duen gaiagatik, bai gaiari eman dion tratamendu irudimentsuagatik. Emaitza edertasunez eta konplexutasunez betetako kontakizuna da. Ipuin bati eskatzen zaion guztia izateaz gain (ondo kontatua, ezusteko urratsak eta ezaugarriak, mamia...), gaurkotasunez betetako edukia ere badu, eta  horrek, interesa gehitzen dio.

 2. saria: 

Izena: ANE ARNAL VAZQUEZ
Ipuina: OSTADARRA

Iruzkina: Irudimenari ez dio iskin egiten, aitzitik, irudimenak gidatutako kontakizuna idatzi du egileak (ostadarreraino!), gaiaren aukeraketatik beretik hasita. Ongi kontatutako ipuina da.Aipamen berezia: 

Izena: ENEKO ESNAL CABAÑAS
Ipuina: KANTATZEN ZUEN ILARGIA

Iruzkina: Ipuin bizi-bizia, irudimen handikoa eta gai polita duena. Ongi kontatua da. 
 

C MAILA (12-13 urtekoena):

1. Saria: 

Izena: EKIÑE LASA
Ipuina: BASERRIKO GERTAERAK 

Iruzkina: Oso ondo idatzi eta dokumentatua. Baserri munduaren atmosfera primeran isladatzen du ipuinean zehar. Idazketa ona izateaz gain, ondo egituratua ere bada. Erraz konektatzen da pertsonaiekin.

2. Saria: 

Izena: LAIDA GASTON
Ipuina: FAMILIA BERRIA EUSKAL HERRIAN 

Iruzkina: Primeran uztartzen ditu planteatzen dituen bi gaiak (covid eta etorkinak), eta idazketa txukun bati esker kontakizun sendo bat eraikitzen du. 

D MAILA (14-16 urtekoena):

1. Saria: 

Izena: GORKA ROBLES MAIZ 
Ipuina: INFERNUA NORBERAREN BAITAN 

Iruzkina:  Ipuin gogor bezain ederra, primeran idatzia eta kontatua. Dokumentazio lan ona. Idazketa maila altua. Istorioa oso ondo dago egituratuta eta, lehen eta hirugarren ahotseko narrazioak nahastuz, kontakizun sendoa eta bikaina eskaintzen du.

2. Saria: 

Izena: NAIARA MONROY MIGUEL
Ipuina: BRENDAREN EGUNEROKOA 

Iruzkina: Originala eta bizia. Idazleak primeran jakin du egunerokoaren formula erabiliz istorio eder bat osatzen. Dokumentazio lan ona baita ere. Epaimahaikideek espero dugu autoreak istorioa luzatu ahal izatea bere kabuz, ziur gaude oraindik eta istorio ederragoak aurkitu ahal ditugula eguneroko honetan!

E MAILA (17 urtetik gorakoena)

1. Saria: 

Izena: XABIER ARIZNABARRETA OLARTE
Ipuina: OKAVANGO

Iruzkina: Testu eder bezain poetikoa. Metaforen erabilera egokia, gehiegikerian erori gabe. Idazketa maila altua eta egokia. Ipuinaren atmosfera mitologikoak primeran funtzionatzen du. Poesia eta eleberriaren arteko zerbait (ederra) bezala deskribatu ahalko genuke. 

2. Saria: 

Izena: IRATI IRASTORZA GARMENDIA
Ipuina: ITSUTUTA
Iruzkina: Ipuin ederra eta ausarta. Istorioa ondo egituratzen du autoreak, eta narratzailearen ahotsa zuzenean iristen zaigu. Koherentea da planteatzen duenarekin. Ondo idatzia.

Sari banaketa ekitaldian Zizurkilgo udal ordezkariek saridun guztiak zoriondu dituzte egindako lanagatik. "Idazten jarraitzera animatzen zaituztegu, zuei guztioi esker baitu zentzua ipuin lehiaketak. Helduenen kasuan, belaunaldi berrien ispilu zarete, eta txikienen kasuan emari oparoko etorkizun".

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!