Kirol asteburua egingo dute Zizurkilen

Ataria 2020ko abenduaren 15a

Larunbatean eta igandean egingo dituzte ekimenak. Ume jolasak, Gipuzkoako Taldeen Halterofilia Txapelketa eta filma emanaldia izango dira egitarauan.

Abenduaren 19an, larunbatean, ume jolasak egingo dira Zizurkilen zehar, herriko elkarteen laguntzaz. Eguraldiaren arabera, jolas-eremuak zehaztuko zaizkie izena eman dutenei.

Horren ostean, larunbatean bertan, 16:00etan, Gipuzkoako Taldeen Halterofiliako Txapelketa jokatuko da Intxaur frontoian. Danok Danena elkarteko ordezkariek hartuko dute parte bertan. 

Eta, azkenik, igandean, abenduaren 20an, Mendi biluzia, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoera filma ikusi ahal izango da, 19:00etan, Arantzazuko Amaren Elizan, Alex Txikon bertan dela. Emanaldiaren aurretik, mendizale bizkaitarra posterrak sinatzen arituko da elizan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!