Bertan behera geratu da Gipuzkoako Harri Handien txapelketaren finala

Ataria 2020ko azaroaren 3a

Bertan behera geratu da datorren igandean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatzekoa zen finala. Koronabirusaren bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du txapelketa egiteko baimenik eman.

Eguerdiko 12:00etan zen hastekoa lehia, eta hauexek ziren harri-jasotzaileek erabili beharreko harriak: 16/14 arroako (200/175 kiloko) laukizuzena; 16/14 arroako (200/175 kiloko) zilindrikoa; 12 arroako (150 kiloko) kubikoa; Eta 8 arroako (125 kiloko) bola.

Momentuz bertan behera geratu da txapelketa eta zaletuek ez dute harri-jasotzaileen jardunarekin gozatzerik izango. Nolanahi ere, ez dute baztertzen, egoerak hobera egingo balu, beste dataren batean antolatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!