Zizurkilgo Azkenportu plazako etxebizitza batean piztu da sua, eguerdi aldera. Oraindik ez dute jatorria identifikatu, baina antza denez, etxebizitza bateko balkoian zegoen armairu batek hartu du su, barrutik kanpora. Suhiltzaileek egoera kontrolatu eta zauriturik ez dela egon azaldu dute. Suteak kalte material nabarmenik ere ez omen du eragin.
Whatsapp bidez jasotako bideoa: