"Beti zain gaude goiko norbaitek erabakiak hartzeko, baina azkenean erabakiak bakarkakoak dira"

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko mai. 11a, 10:25

Zizurkilgo Fraisoro nekazal eskola ezagutzeko aukera izango da Joxe Jabier Ormazabalen eskutik.

 “Hezkuntza curriculumak familiatan banatuta daude, eta guri nekazaritza familia deitzen dena egokitzen zaigu. Hor sartzen dira, noski, nekazaritzari zuzenean dagozkion zikloak, hau da, abeltzantza, baratzegintza eta frutagintza. Baina baita loregintza eta lore denden zikloa, eta baita, basogintza eta natura ingurunearen kudeaketaren zikloa ere”.

Lehen sektoreko ikasketak hautatzen dituztenen kopuruak gorako joera duela nabarmendu du Ormazabalek. “Ikasle aldetik gorantz, baina gero, beste kontu bat da ikasle horietatik zenbatek bukatzen duten ikasi duten horretan lanean. Hor, zoritxarrez marra ez da hain goranzkoa”, dio.

"Gaur egun esango nuke gehiengoa sektorearekin loturarik ez duen jendea dela”, azaldu du, eta gaineratu: “Ez dira herri txiki edo landa eremuetako jendea, askotan, herri handi edo hirietatik datoz”.

"Nekazari batek nahi duena da bere produktua merkatuan behar den prezioan saltzea. Ez dute laguntzen peskizan bizi nahi", azaldu du. Aurrera pausuak eman direla dio, baina “diskurtsoa hor dago gizartean, baina diskurtsu hori errealitatean gauzatu behar da.  Diskurtsuak bakarrik ez du balio, eta hori da kostatzen dena”.

Krisi honi alde ona hor ikusten dio: bertakotasuna, km0, jasangarria,..."Horren aldeko apustu handiagoa egiten ari da" Denon partetik behar duela izan argitu du: "Banakako bakoitzaren aldetik.  Beti zain gaude goiko norbaitek erabakiak hartzeko, baina azkenean erabakiak bakarkakoak dira. Banaka hartu behar ditugu, eta emango dira orokortasun batean; bestela, alfer-alferrik gabiltza”. 

Inork Fraisoro ezagutu nahiko balu zabalik daudela azpimarratu du. "Fisikoki ezin ditugu ateak ireki, baina birtualki ireki ditugu gure web orrian".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!