Aurreko larunbatean egindako zozketan, 20254 zenbakiari egokitu zitzaion lehen saria. Txindoki tabernak banatu zuen txartel saritua eta txartelaren jabeek saskia jaso dute gaur, Jose Ignacio Lertxundik eta bere kuadrillako kideek. Herriko dendari eta tabernariek emandako produktuekin osatutako saskia da.
Bigarren txartel sariduna, 20514 zenbakiduna izan zen, Alaiena dendan (Eroski) banatutakoa.