Goizean goiz elkartu dira, Pedro Mari Otaño plazan, bertatik Haizetsurako ibilaldiari ekiteko. Ondoren, ekitaldiaren txanda izan da. Oihana Iguaranek bertsoak bota ondoren, manifestua irakurri dute. Jarraian, agurra dantzatu dute Koldobika Jauregik, 2014an, torturatu guztien oroimenez egindako Barne Kanta monolitoaren aurrean. Amaitzeko, lore eskaintzaren ondoren, Eusko Gudariak kantua abestu dute. Ospakizunari behar bezalako amaiera emateko, Urkamendi elkartera joan dira bazkaltzera.