Hizkuntzari lotutako tailerrak egiteko eta herrialde bakoitzeko gazteek beren hizkuntza gutxituarekiko duten harremanari buruzko hausnarketa bultzatzeko egingo dute egonaldia.
Erasmus + egitasmoaren baitan kokatuta dago egonaldia eta bigarren itzulia izango du abenduaren 2tik 9ra bitartean. Hondarribiko aterpetxean elkartuko dira, orduan euskararen errealitateari buruzko lanketa egiteko.