Unai Mendizabal hirugarren eta Beñat Iguaran seigarren, Andoainen

Ataria 2019ko urriaren 19a

Final-laurdenetako lehen saioan bi eskualdeko ordezkari izan dira: Unai Mendizabal eta Beñat Iguaran. Hirugarren eta seigarren postuak eskuratu dituzte.

Andoainen jokatu da final-laurdenetarako lehen saioa. Saio honetan, zuzenean sailkatua zegoen Iñaki Apalategi, eta eskualdeko bi kiderekin batera, Eñaut Martikorena, Iban Urdangarin eta Asier Azpiroz izan dira bertsotan aritu direnak.

Lehen postua lortu du Eñaut Martikorenak:

  1. Eñaut Martikorena: 476 puntu
  2. Iban Urdangarin: 467 puntu
  3. Unai Mendizabal: 460,5 puntu
  4. Iñaki Apalategi: 458,5 puntu
  5. Asier Azpiroz: 458,5 puntu
  6. Beñat Iguaran: 447 puntu

Saio hau, Martikorenak irabazi duenez, zuzenean sailkatuko da hurrengo faserako. Gainerakoek beste saioetako emaitzen zain geratu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!