Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa, Zizurkilen

Ataria 2019ko urriaren 8a

Herriko frontoian jokatuko da txapelketa, 18:30etik aurrera, igandean. Bost harri jasotzailek hartuko dute parte. Aimar Irigoien izango da faboritoa.

Zizurkilen jokatuko da Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa, urriaren 13an, 18:30ean hasita. Pilotalekuan Xabier Aranburu Guzta, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Aimar Irigoien eta Jon Unanue Goienatxo III.a ariko dira lehian. Lau harrirekin bi minutuko lana egin beharko dute. Txapela Aimar Irigoien eta Jokin Eizmendiren artean egon daiteke, nahiz eta errezildarra izango den faboritoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!