Bere atzetik sailkatu dira Nerea Elustodo, 439,5 punturekin, Iñigo Izagirre 429 punturekin, Mikel Tapia 417 punturekin, Eli Pagola 416 punturekin eta Mikel Ormazabal 378 punturekin.
Unai Mendizabalek Andoaingo final laurdenean kantatuko du, urriaren 19an Bastero kulturgunean. Amasa-Villabonako saioko irabazleak, Beñat Iguaran amasarrak ere bertan kantatuko du eta taldeburu izango da Iñaki Apalategi beasaindarra.
Bihar igandearekin, Elgoibarko Herriko antzokian jokatuko da final-zortzirenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan: Ane Labaka, Endika Igartzabal, Eñaut Martikorena, Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga eta Unai Gaztelumendi.
Sailkapen fase honetako azken saioa Lasarten jokatuko da eta eskualdeko azken ordezkaria arituko da bertan, Mikel Artola alegiarra. Urriaren 5ean, 17:00etatik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean, alegiarrarekin batera ariko dira Aitor Salegi, Eneko Araiztegi, Iñaki Zelaia, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre.
Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatzen da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamazazpi bertsolari. Oraingoz hau da sailkapena.