Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2019

Herriko kolore eta pertsonaiak, soinean

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko irailaren 7a

Zizurkilgo Elbarrenako festetan, haurrentzako tailerrak izan dira gaur goizean. Besteak beste, festetako logoaren txapak, buruhandien karetak, koloretako pultserak eta tatuajeak egiteko aukera izan dute.

Ostegunean lehertu zen txapligua Zizurkilgo plazan, eta atzo Gazte Eguna ospatu ondoren, gaur, Mozorro Eguna ospatzen ari dira herritarrak. Goizean, baina, soineko arropak aldatu aurretik, tailer ezberdinetan trebatzeko aukera izan dute haurrek. Lantegi horietan, herriko zenbait figura margotzeko aukera izan dute, ondoren aurpegian jartzeko, baita koloretako bitxiekin pultsera bat egin eta eskumuturrean jartzeko ere.

Une honetan, herri bazkaria egiten ari dira, eta arratsaldeko lehiaketak amaitu eta gero, DJ ezberdinen txanda izango da gauean. Begiratu hemen festetako egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!