Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2019

Zizurkilgo Elbarrenako festetako egitaraua

Gaur izango da azken eguna errugbi txapelketaren ondorengo bazkarirako izena emateko eta irailaren 3a erretirodunen bazkarira apuntatzeko. Horretarako, 697 114 795 zenbakira deitu beharko da.

ABUZTUAK 31, LARUNBATA
12:00. II. Emakumeen melekotoi errugbi txapelketa Danenan. Bera Bera, Ordizia, La Unica eta Hernani.
14:30. Hirugarren denbora. Bazkaria Joxe Arregi plazan.
19:30. The hastelen's taldearen kontzertua.
 
IRAILAK 1, IGANDEA
II. Zizurkilgo kotxe eta motor klasikoen topaketa.
08:30-09:30. Kotxe eta motorren etorrera.
09:45-11:00. Motorren igoera kronometratua Fraisorora (tanbordun motorrak).
11:30-12:45. Kotxe eta motorren ibilaldia Aiztondotik barrena.
13:00. Motorren azelerazio froga (30 urtetik gorako guztiek).
14:30. Bazkaria Joxe Arregi plazan.
17:00. Kontzertua.
Jarraian. DJa.
 
IRAILAK 4, ASTEAZKENA
19:00. Zizurkilgo XII. kros mistoa. Neska-mutilentzat osatutako bikoteentzat. Antolatzailea: Danena lasterkarien taldea.
Ondoren. Barrikotea Joxe Arregi plazan.
 
IRAILAK 5, OSTEGUNA
19:00. Marrazki lehiaketa. Erakusketaren irekiera eta sari banaketa Plazida Otaño liburutegian.
20:00. Txupinazoa eta Melokotiaren aurkezpena, herriko Bukalai dantza taldeari eskainia.Ondoren. Buruhandiak eta JunDaJo txaranga.
Afariaren ondoren. Txaranga.
02:00. Karaokea.
 
IRAILAK 6, OSTIRALA
GAZTE EGUNA
11:30. Haurrentzat dantza gidatua.
14:30. Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan.
17:00. Zirika Zirkus taldearen 'Ondorengoak' antzerkia: zirkoa, musika, klake eta umorez egindako ikuskizuna, aurrera plazan.
Ondoren. Txokolatada.
Jarraian. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
18:00. Elektropapo elektrotxaranga herrian zehar.
21:30. Gazte bokata afaria.
22:40. Suzko zezena.
23:00. Kontzertuak: Meliora, La Desbandada eta Anita Parker.
 
IRAILAK 7, LARUNBATA
MOZORRO EGUNA
11:00. Haur tailerrak, Ombu guraso elkarteak antolatuta.
Ondoren. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
14:00. Herri bazkaria.
Jarraian. Postre lehiaketa, bingo musikatua eta psiko hiltzailea.
20:00-21:30. Gabezin taldearekin dantzaldia.
23:30. Dantzaldiaren jarraipena.
00:00. Mozorro lehiaketa eta psiko hiltzailearen sari banaketa.
Ondoren. DJ Gatxet eta DZ.
08:00. Diana.
 
IRAILAK 8, IGANDEA
11:00. Urkamendi Elkarteak eskainitako sardina eta sagardo dastaketa.
12:45. Herriko Bukalai taldearen euskal dantza ikuskizuna.
16:00. XI. Joxe Arregi mus txapelketa.
16:30. Erraldoi eta buruhandi konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien taldeak antolatuta. Irteera Joxe Arregi plazatik.
Ogitarteko iluntzea. Afaria, plazan, bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita. Mahaiak eta aulkiak egongo dira.
21:30. Putinen guardasola antzerkia. Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikariaren eskutik.
 
IRAILAK 9, ASTELEHENA
11:30. Ur eta kolore festak. Haurrak goitik behera busti eta koloreztatzeko jolasak. Kamiseta zuria ekartzea komeni da.
13:30. Jubilatuen jolasak, Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta.
Ordu berean. buruhandiak, Joxe Arregi plazan.
14:30. Jubilatuen bazkaria.
16:30. Dantzaldia.
18:30. III. Patata tortilla lehiaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko amahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
20:30. Melokotoi sariak.
22:00. Bertso saioa: Amets Arzallus, Igor Elorza, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!