Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2019

Elena Silvestre eta Xabier Lukin izan dira azkarrenak Zizurkilgo Kros Mistoan

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 5a

Atzo arratsaldean jokatu zen hamabigarren aldiz Zizurkilgo Kros Mistoa. Guztira, 35 bikote aritu ziren lehian.

Jaiak hasi aurretik, korrika egiteko aprobetxatu zuten Zizurkilen. Hain zuzen, hamabigarren aldiz egin zen kros mistoa. 35 bikote aritu ziren korrika eta bost kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten.

Sailkapenari dagokionez, Elena Silvestre eta Xabier Lukin errenteriarrak izan ziren lehenengoak, 21 minutu eta 24 segundoko denborarekin. Horien atzetik sailkatu ziren Lurdes Kolomo eta Mikel Arrate zizurkildarrak, 22 minutu eta 32 segundoko denbora eginda. Hirugarrenak, berriz, Zizurkilgo Xabier Agirrezabala eta Berrobiko Iosune Alberdi izan ziren, lasterketa 23 minutu eta 39 segundoan amaituta. Gainera, Zizurkilgo lehen sailkatuen saria ere Lurdes Kolomo eta Mikel Arrate ama-semeentzat izan zen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!