Dozenaka ume 18:45ak iristerako irteera lekura hurbilduta zeuden Zizurkilen. Izan ere, 19:00etan helduen kros mistoa hasterako, beraien momentua zen korrika egiteko. Gaitasunaren eta gogoaren arabera itzuli bat, bi edo hiru egin zituzten eta amaieran, gozoki zorroa ere eman zieten.