Herriko kirolarien historia orokorra jaso nahi dute Zizurkilen, bereziki, Danena kirol elkartearen ibilbidea eta herrian egon diren kirolarien bizitza. Hori aurrera eramateko beka bat atera dute eta Zizukilgo Udalak gogorarazi nahi izan du irailaren 6a izango dela proposamenak aurkezteko azken eguna.