Hiru langileren heriotza gogoan dute

Ataria 2019ko maiatzaren 1a

Azken urtean hiru langile hil dira Zizurkilen; gertaerak salatzeko, Ernaik eta LAB sindikatuak ekimen bat egin zuten, atzo, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

Hiru dira azken urtean Zizurkilen lanean ari zirela hildakoak. Horren harira, eta Maiatzaren Lehena dela kontuan hartuta, pankarta bat zintzilikatu zuten atzo LABek eta Ernaik, Prekarietatea hiltzailea; kapitala hautsi, bizitzari eutsi lelopean. Horren parean, lurrean, hiru pertsonen siluetak gorriz margotu dituzte. «Herri berean hiru langileren heriotza gertatzea oso gogorra eta salagarria iruditzen zaigu», adierazi du LABek.

Iazko urrian hil ziren bi langile, eta otsailean hil zen hirugarrena. Lehen ezbeharra urriaren 2an gertatu zen: Abiadura Handiko Trenaren Zizurkilgo tunela eraikitzeko lanetan ari zen 30 urteko langilea hil zen. Handik lau egunetara izan zen bigarrena, uzta biltzeko makina batek 46 urteko zizurkildarra harrapatu zuen azpian eta hurrengo egunean zendu zen. Azken istripua, otsailaren 4an gertatu zen, 43 urteko langile bat hil zen eraikuntza metalikoak egiten dituen Ula enpresan.

Erlazionatuak

Maiatzaren Lehena

Irati Saizar Artola 2019 mai 01 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!